Aburuza Sagardotegia

Barrio Goiburu, 8 - - (-)
(Erakutsi mapan)
25,00 €-tik aurrera

Jatetxearen deskribapena

Berrogeita hamarreko hamarkadan jada sagardoa lantzen zuten Olatza baserrian. Baina sagardotegia 1979an sortu zuen Juan Jose Aburuzak. Lan gogorreko eta dedikazio handiko urte luzeak izan ziren, eta, egun, Euskal Herriko sagardotegi esanguratsuetako bat bilakatu da. Gaur egun, bi semeek hartu dute belaunaldien arteko txanda.

Aburuza sagardotegia leku ezin hobea da sagardo natural onenaz gozatzeko, bai eta sagardotegiko menu tipikoaz ere. Instalazio modernoak, jantoki erosoak eta atseginak, eta 29 kupelaz osatutako upeltegi zabala ditugu, txotxerako aukera ia urte osoan zabalik dagoelarik.

Adunako udalerri ederrean, Gipuzkoaren bihotzean, kokatzen da. Donostiatik 15 minutura besterik ez, eta Iruñetik 30 minutura. N-1 zein A-15 autobideetatik sarbide erraza du. Leku lasaia da eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu. Gure bezeroei, norbanako, enpresa zein bidaia-agentziei, hogeita hamabost urtetik gora eskainitako zerbitzua da gure berme nagusia.

Txotxerako aukera urtarrilaren erditik azaroaren amaierara arte.

-Asteartetik ostiralera afariak besterik ez; larunbatetan, bazkari zein afariak.

-Igande, jaiegun eta astelehenetan itxita.

-Oporrak abenduaren hasieratik urtarrilaren erdialdera.

-Kontsulta itzazu bestelako aukerak talde handi eta enpresentzat: prezio adostuak, autobusaren alokairua, musika kafetegian, hitzaldiak…

Gomendioak

ABURUZA SAGARDOA

Kalitate handiko sagardo naturala. Urte luzetako esperientziari esker, sagar barietate garratz, gozo eta mikatzen arteko nahasketa ezin hobearekin lortutakoa. Azukre erantsirik gabe. Sagardo honen gas karbonikoak jatorri endogenoa besterik ez du; alkohol-maila, berriz, 4,5 gradutik gorakoa da. Aburuza sagardo naturalaren kalitatea azken unera arte bermatuta dago, alde batetik, sagardotegiak sagardoa lantzeko darabilen trazabilitateari esker, eta bestetik, Fraisoro laborategiak (ENACek egiaztatua) egindako analitika emaitzei esker.

Jatetxearen ezaugarriak

Janari motak
Sagardotegia
Espezialitateak
Haragiak
Hainbat ezaugarri
Terraza , Taberna , Parkinga , Ezinduentzako sarrera
…-rekin joateko
Erromantikoa , Lagunekin , Familia , Jaunartzeak , Enpresa-ekitaldiak , Ezkontzak , Ezkondu aurreko agurrak , Bataioak , Negozioak , Guztiak dira ongi etorriak , Urtebetetzeak